Deizteko maxina


Hutsa :

Ur ponpa Gardner Denver type 2BV5411 – 1600 L/min-ko fluxua 50Kpa-n. Ponpa isila, entretenimendu guti galdegiten duena (olioztatze, hualik eta paletarik gabe).

Huts hodiak eta pulsazioa :

Ur eta huts erreserba inoxezko bloke bakar batean.

90mm-ko PVC-ezko huts-sarea eta 63mm-ko PVC-ezko pultsazioa. Lactoduc, 63mm-ko inoxezkoa.
Bi huts-maila: “Stabilivac” delakoak 38 kPa-ko deizte huts maila erregulatzen du. Eta “Sanivac” delakoak 44kPa-ko maila erregulatzen du, garbiketa dinamikoagoa egiteko.

“QuadroPuls” pulsazio elektroniko sistema. Frekuentzia eta pulsazio-ratio erregulagarriak. “Legato Life” banakako pulsadoreak.

Esne untzi eta ponpa :

54 litroko inoxezko esne untzia eta 14 litroko tranpa. Esne ponpa turbinarekin eta osoki inoxezkoa. Esne ponpa zunda flotatzaile baten bidez martxan emaiten da. Esne ponparen purgagailu automatikoa, garbitze ziklo bakotxaren finitzean. Mitrezko esne untzi bat ukaiten ahal da ere.

Deizteko untziak :

Menbrana batekilako esne grifak eta silikonazko pezonera monoblokak. Instalazioko hodi guziak silikonazkoak dira balio bizitza hobetzeko.

Garbizeko sistema :

“Hyper Clean 2” garbitzeko automata. Erabil errexa, deizteko instalazioa 3 ziklotan garbitzen du. Inoxezko garbitzeko injektoreak. Produktuen hartze automatikoa.