Nos Métiers

ZERBITZUAK


ETCHEVERRY TRESNERIAK
Hazkuntza eta deizteko materialak

01.

SALTZEA

Zailtasunak badituzue zuen proiektua aurreikusteko, edo zein material egokiena izaiten ahal den jakiteko. Ez duda, gurekin harremanetan sartu. Zuen etxaldera etortzen gira, elgarrekin ikusteko zein produktuk hobekienik ihardesten ahal duen zuen egin beharreri.

Nahi duzue zuen proiektuaz hitz egin ? Galde tekniko bat baduzu ?

02.

MUNTAKETA

Gure ekipak zuen zerbitzurako prest dira, edozein muntaketarentzat. Saltzetik muntaketaraino zuen solaskide bakarrak gira.

03.

KONPONKETA

Zure tresnen konponketak aitzinetik antolatu. Gurekin harremanetan sartu telefonoz edo webgunearen bitartez. Ondoko egin beharretaz axolatzen gira.

04.

DEIZTEKO MEKANIKEN KONTROLAK

Zuek galdeginik, urtero bisita bat egiten ahal dizuegu. Zuen deizteko mekanikaren ongi ibiltzea segurtatzeko : pulsazioa, hutsaren heina, hutsa egiteko ponparen emaria, hoditeriaren aire galtzeak, deizteko edota deizteko untzien akatsak kontrolatzeko.

Edozein gaizki ibiltzeri ohartuta, engaiatzen gira hobekuntza batzun proposatzera.
Gurekin harremanetan sartu, telefonoz edo webgunearen bitartez. Hauta izkizue ordezkatu behar diren hornidurak edo seinala aitzin ikusten dituzuen akatsak, ezin hobeki prestatzeko gure lan sartzea.

Optitraite kontrola deizteko mekanikaren kontrola orokor bat da. Mekanikaren osagaien kontrola zehatza : hutsa egiteko ponpa, pulsazioa, hutsa neurtzekoa, deizteko untziak, esne ponpa, baita aire eta esne hoditerietako aire galtzeen identifikatzea ere.

Segur izaiteko, zure deizteko mekanikak ez duela akatsik. Eta ala baldin bada, jakiteko nundik heldu diren eta arrazoinak atsemaiteko.

Gainera kontrola hau ezin bestekoa da legediaren araberakoa izaiteko. Jakinez, agiri bat emana izanen zauzula, segurtatzeko zure deizteko mekanikak emaitza onak dituela.

Legediak 18 hilabetero inposatzen du kontrola bat. Bainan, aholkatzen dizuegu kontrola bat egitea urtero.

05.

2. ESKUKO MATERIALAREN SALMENTA

Bigarren eskuko materialer zuzendutako atari bat plantan jarri dugu, gure webgunean. Beste laborarien gandik heldu diren eskaintzak zuzenki ikusten ahal dituzue.
Ikuspen handiago baten bitartez, arrasalmenta kausitzeko parada emaiozue zuen materialer.

GUREKIN HARREMANETAN SARTZEKO, HEMENDIK DA !!